Umeak eramateko eta gazteentzako bizikletak erosi ditu Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abu. 10a, 22:09

Bizikleta erabiltzeko doako zerbitzua zabaltzeko asmoz, Getxoko Udalak kadeteentzako eta umetxoak eramateko bizikleta aulkidunak erosi ditu, erabiltzaileek egindako eskariari kasu eginez. Aipatu zerbitzu horrek bizikleta bezalako garraiobide jasangarria eta ez kutsakorra sustatu nahi du eta udalerrian zehar bizikletaz ibilbide bat egiteko aukera eskaintzen du, batez ere turistei. Zerbitzua, aldaketarik ezean, datorren irailaren 15era arte izango da indarrean eta bizikletak Ereagako Turismo Bulego Nagusian zein Bizkaiko Zubiko Turismo Bulego mugikorrean eskatu ahal dira. Horietan erabiltzaileek nolabaiteko doako kontratua egin behar dute. Bizikleten doako mailegua gehienez bost ordutarako da baina aipatutako tokietara joz gero erabiltzaileek berriro hartu ahal izango dute bizikleta. Ordutegia goizeko 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara artekoa da, baina bizikleta arratsaldeko 19:00etarako itzuli behar dute erabiltzaileek. Argazkian, besteak beste, Imanol Landa alkatea eta Keltse Eiguren alkateordea mailegatutako bizikleten gainean / Getxo.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun