Herri Norte Taldeak (HNT) antolatuta, eta Skama La Rede, Okupando Rom@, Materia Gris eta Ovarios Varios musika taldeei esker, kontzertua eta jaialdia izango dira ostiral honetan (abuztuak 31) Alonsotegiko jaietan, txosna gunean. Ekimena Coruñan jipoitutako eta isunez jositako hiru Athletic zalerekin elkartasunean egingo da. Iazko maiatzaren 13an Galizian izandako partiduan, hiru euskal hintxek jaso zuten Riazor Blues talde faxistaren erasoa. Gainera, Espainiako Poliziak ere HNTko kideen kontra egin zuen eta azkenean, euskal futbolzale bakoitzari 3.000 euroko isuna jarri diote. Hori dela eta, jaialdiaren bidez sostengua adierazi nahi diete errepresaliatutako Athletic zaleei. Skama La Rede asturieraz abesten duen talde ezagunetarikoa da bere Ska doinuei esker. Okupando Rom@k berriz, talde gaztea da, Uribe Kostan oso ezaguna eta udako jiraren barrena dabilena. Etiketatzeko gaitza izanda ere, punk-folk leloari ez diote muzin egiten. Materia Gris Igorreko skalariak eta Ovarios Varios Itzubaltzetako neska gazte punk zaleen taldeek osatuko dute oholtza.