Getxo, Erandio, Leioa eta Sopelako udalek "garatutako bakearen aldeko heziketa-arloko programak eta ekimenak egiteko" hainbat diru-laguntzatan 53.500 euro eman ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, guztira EAEn 311.500 euro banatu dituela. Eusko Jaurlaritzaren aldizkari ofizialak atzo jaso zuenez, Leioako Udalak jasoko du diru gehien, 17.000 euro, 2007an garatutako lau proiekturentzat, esate baterako, komunitate-bitartekaritza eta bakearen kulturari buruzko jardunaldiak, elkarte kideentzako gatazkak konpontzeko prozesuei eta gaitasunei buruzko hezkuntza, guraso eta seme-alaben arteko gatazkak konpontzeko eta elkarrizketarako gida eta, azkenik, guraso eta seme-alaben arteko gatazkak konpontzeko gaitasunei eta elkarrizketari buruzko hezkuntza. Bestalde, Sopelako eta Erandioko udalen proiektu banak jaso du diru-laguntza, 8.000 eta 13.500 euro hurrenez hurren. Getxoko Udalak, berriz, 15.000 euro jaso ditu bost proiektu ezberdinentzat. Argazkian, bake kulturari buruz Algortan egindako hitzaldi bat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!