Argazki bitakora zabaldu berri du Getxo udalerriko EHEk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abu. 30a, 10:09

Getxo udalerriko Euskal Herrian Euskaraz taldeak argazkientzako bitakora ireki zuen atzo Fotolog.com zerbitzarian. Erakundeak berak iragarri duenez, "honen bitartez, bere kanpainen gainean informazioa eman, salaketak egitea du helburu, hau da, bere blogaren (www.blogari.net/guehe) bitartez ere egiten den lana zabaldu eta indartzea. Komentarioak, iritziak, salaketak ere espero ditugu, herri mugimendua garen heinean herriaren iritzia ere ardura zaigulako, bai fotolog honen bidez bai e-mail bidez (guehe[abildua]euskalerria.org) helarazi zenitzakete berauek". Bestalde, Uribe Kostako fotologari euskaltzaleei eskatu diete taldearen argazki bitakora iragartzea zerbitzariak eskaintzen duen gogokoenetako zerbitzuan jarriz, "ahalik eta udalerriko -eta eskualdeko- jende gehienarengana heldu ahal izateko". Azkenik, gogoratu dute bazkidetza kanpaina ere abian dutela, "gure funtzionamendurako ezinbestekoa" dena. Bazkidetu nahi denak e-postaz badu argibideak eskatzeko aukera. Argazkian, taldeko kide bat "Calle Telleche" zioen errotulua aldatzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun