Barne ezagupenaren guru batek tele-hitzaldia emango du Algortan ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abu. 31a, 22:46

Munduan zehar milaka eta milaka jarraitzaile dituen Prem Rawat guru indiarrak tele-hitzaldia emango du ostegunean, irailak 6, arratsaldeko 8etan, Algortako Tamarises hotelean. Ekitaldia Blanca Oraa Neguriko artistak eta Pizca Riviere La Paz Es Posible erakunde antolatzailearen kideak aurkeztuko dute eta Ander Santamaria biolontxelo joleak osatuko du J. S. Bachen hiru piezekin. AEBetan bizi den Rawat Brasilgo Florianopolis hiriaren bake enbaxadorea ei da eta hainbat pertsona garrantzitsuren bermea omen du, tartean Italiako lehenengo ministro ohi bat. Prem Rawatek bakea barne ezagupenaren bidetik lor daitekeela zabaltzen aritu da azken 35 urtetan. Horretarako, hainbat karitatezko fundazio eta enpresa multimedia sortu ditu. Bere jarraitzaile ohien arabera, Rawatek bere irakaspenen bidez aberastu eta bere pertsona gurtzeko sistema eratu baino ez du egin. Era berean, salatu egin dute Rawat alkoholikoa dela eta bere inguruan eraso sexualak izan direla, Rawatek horren aurka ezer egin gabe. Argazkian, Prem Rawat Bangkok-eko NBEko egoitzan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun