Getxoko Udalaren Enplegu eta Garapen Ekonomiarako Zentroak, Behargintza (argazkian), kontratazioak barneratuko dituen heziketa plan berria jarriko du martxan. Ekimena Oinarrizko Errenta edota Birgizarteratzeko Gutxieneko Diru-Sarrera jasotzen duten getxoztarrei eta familietako kideei zuzenduta dago, eta baita Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin hitzarmenaren bat sinatuta dutenei ere. Heziketa programa horretan parte hartuko duten pertsonek Mantentze-Zerbitzuei buruzko heziketa teoriko-praktikoa jasoko dute, eta esperientzia ere lortuko dute arlo horretan, Getxoko Udalak sei hilabeteko kontratua eskainiko baitiete. Horrez gain, heziketa amaitu eta gero gutxieneko kualifikazioa lortzen dutenek arloko enpresetan praktikak egiteko aukera ere izango dute. Ekimenarekin batera, programak irauten duen bitartean, partaideek laguntza pertsonalizatua ere izango dute, lagun horiek lan merkatuan sartu ahal izateko norberak bere plana plana egin dezan ahalbidetzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!