Era berean, pantaila batean “Euskaraz Bizi Getxo” bideoklipa jarriko dute, hiri-udalekuetan parte hartu duten ume guztiekin grabatua. Material honekin batera, orain arte argitaratu diren beste material batzuk ere erakutsiko dira, besteak beste 2006an egindako laburmetraia dokumentalaren DVDa, "Miradas sin excusas" izenekoa, Getxoko Udalak eta Inmigrazio Zuzendaritzak sustatua.
Beste alde batetik, Kaixogetxo.net txokoan bisitariek getxo.net web gunea ezagutzeko aukera izango dute, hau da, bizilagun guztientzako baliabideen gida, “beste herri eta kultura batzuetatik datozen pertsonen ekarpenari esker hazten eta eraldatzen ari den udalerri baten ikuspegitik egina”, Elena Coriak, nabarmendu duenez.
Aisa ikastaroak
Amaitzeko, aurreko urtetan izan den moduan, bi begiralek bizikleta orga-mugikorra gidatuko dute jaialdiaren esparruan zehar, atzerriko etorkinei euskara irakasteko AISA programari buruzko zein Kultur-Arteko Guneari buruzko informazioa banatuz. Aisa oinarrizko euskara ezagutzeko 60 orduko ikastaroa da, atzerritarrentzat propio egina. Bertan matrikula egiteko, irailaren 25era arte dago epemuga udalerriko euskaltegietan, 10 euroren truke. Bi orduko saio bi izaten dira astero, urria eta otsaila artean. Koldo Iturbe Kultura eta Euskara zinegotziak, hain zuzen, programa horren garrantzia goratu nahi izan du, bereziki, gaurko aurkezpenean. Bestalde, Getxoko Udalak emandako datuen arabera, joan den urtean, guztira, 50.000 pertsonak bisitatu zuten Kulturen Arteko Gunea.