Udondo gaztetxea,
Sare Antifaxista eta Ez Jaun Ez Jabe erakunde ezkertiarrek antolatuta, "Antifaxismoa. Antikapitalismoa" lelopean lau filma ikusi ahal izango dira irailean zehar Leioako Udondo gaztetxean bertan. Proiekzioak bihar bertan hasi eta ostegunero emango dituzte, beti ordu berean, 19:30ean. Biharko filma "Pres@s de la democracia" (argazkian, filmaren irudi bat) izango da, hainbat urtez kartzelan gaixo eta hilzorian egon ondoren Espainiako Estatuak presondegitik at hiltzeko askatu zuen Galiziako
Xose Tarrio preso anarkista zenaren testuetan oinarrituta. Irailaren 13an, berriz, "Severino di Giovanni, o el idealista de la violencia" dokumentala proiektatu dute. Bertan, Italiako kolpe faxistarengandik ihes egin eta Argentinako demokrazia burgesaren zein Yrigoyenen diktaduraren aurka bortxakeriari bortxakeriarekin erantzun zion Giovanni anarkista koherentearen bizitza eta heriotza kontatzen da. Hurrengo astean, irailak 20, Euskal Herria kolpatutako gerra zikinak utzi dituen irudi goibelenetarikoak jasoko dira TV Francek ekoiztutako "G.A.L." erreportajean. Irailaren 27an, berriz, "Fascistas made in Spain" eskainiko dute iraileko bideo emanaldiak ixteko.