Hiru pertsona atxilotu dituzte Gorlizen hondartzan motxila bat lapurtu dutelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 6a, 21:15

Ertzaintzak hiru gizonezko atxilotu zituen atzo arratsaldean Gorlizko hondartzan, barrualdean zenbait gauza zituen motxila bat ostu izana egotzita. Herrizaingo Sailak zabaldutako informazioen arabera, lapurreta arratsaldeko bostak aldera gertatu zen Astondo Gorlizko hondartzan. Lekuko batzuen ahotan jarritako adierazpenetan oinarrituta Ertzaintzak dio hiru gizonezkok motxila hartu zutela eta komun publikoetara joan zirela. Apur bat geroago irten ziren handik, baina motxilarik gabe. Handik minutu batzuetara aurkitu eta atxilotu zituzten gertaera horren berri izan zuten ertzainek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun