Gazteek eta pertsona orok duten
etxebizitza eskubidearen bermea aldarrikatzeko kanpaina baten bidez heldu dio Berangoko Segik ikasturte berriari. Udan zehar hainbat ezezagunek udalerriko leku askotan letra handiz idatzitako "589" zenbakiak herenegun hartu zuen esanahia Berangoko auzokideentzat: "Lotsatzekoa! Berangon egun 589 etxebizitza huts daude! Eta bitartean, gazteok kale gorrian jarraitzen dugu, gure etorkizuna gero eta beltzagoa ikusten dugu, ezin ditugu gure proiektuak gauzatu..." diote Segik zabaldutako kartelek. Era berean, letra txikia irakurtzen ez dutenentzat pankartaz josi dute herriko gune ezagunenak eta Simon Otxandategi bera (argazkian) konbentzitu dute kanpainan parte hartzeko. Herrian etxebizitza sozialik ez egotea eta etengabe luxuzko txaletak eraikitzea ere salatu du gazte erakundeak. Salaketarekin batera, gazteei tresna ere eskaini diete: sortu berri den
blogak.com/berangonbizi bitakora. Eskualdeko beste herri batzuetan ere protestak izan dira udan. Besteak beste, Itzubaltzeta / Romon BBK eta BBVAren aurrean hainbat kontzentrazio-parodia burutu dute.