Nekazaria, arrantzalea eta langilea hartu ala utzi dilemaren aurrean menperatu, eta erosleari birritan pentsatzeko prezioan saldu. Gauzak leku batetik bestera eroate hutsarekin aberasten dira kaparrak egun, edo telefono dei batzuk eginda, bestela. Paradigmatikoak dira, lehen sektorean, Beyenak baserritarrei ezarri zizkien baldintza mafiosoak, ordainketarik eza eta bulegoetako sute susmagarria. Zeintzuk bertoko esne produkzioarekin amaitu zuten.
Txistu eta danbolindun eskumaren txosten batean irakurri berri dut, kulturari dagokionez, apustu nagusia enpresa kudeatzaileak, bitartekariak, sortzea dela. Urteak dira gure sektorean bitartekarien perretxikolango ugaltzea nabaritu dugula. Sortzaileari lagundu beharrean, ekonomikoki lotuko duten eta lan egiteko aukeraren leihoa erregulatuko dioten mamarro xurgatzaileak sortuko dituzte.
Hartu-eman zuzena da duintasunaren eta askatasunaren gakoa.
Fredi Payak gaur "Berria"n argitaratutako artikulua