Itxartu Egunaren bigarren ediziorako antolatutako hamaika ekimen eta ikuskizunek hartuko dute bihar, larunbata, Algortako batzokiko patioa. Dantza taldea sortu zenetik, 1976an,
Itxartuk hainbat esparrutara zabaldu da, mendi taldea, abesbatza, antzerki taldea eta musika eskola eratuz. Era berean, esparru horietan egindako lanez gain, Algortako hiri krosa, Bizkaiko trikitixa lehiaketak edota, beste talde askorekin batera, Olentzero, San Juan eta herriko jaiak antolatu ohi ditu urtez urte. Dena den, iaz arte, 30. urteurreneko aitzakiapean, taldeak ez zuen propio hartu egun bat darabiltzaten lana jendaurrean erakusteko. Baina, ehunaka pertsona batu zituztela emaitza gogoz hartu zuten eta aurten berriro antolatzeari ekin diote. Egun osoko jaia izango da goizeko 11:30etik aurrera, kirolaz, umeen jolasez, zintzar bustitzeaz, folklorez eta jaki onez betea. Argazkian, Itxartuko hainbat kide, Zuberoako maskarada dantzatzen uztailean egindako Getxoko Nazioarteko Folklore Jaialdian /
Iñaki Ozamiz.