Manex Zubiaga Algortako preso politikoa etzi, asteazkena, behin-behinean eramango dute Espainiara, Madrilen epaiketa batean agertzeko. Horrela jakinarazi du Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bidez Zubiagaren senideek emandako informazioan oinarrituz. espainiaratzeko bidean, Chateauroux espetxetik Fresnesera eraman dute Zubiaga, mugimendu horren bidez senideei bisita gabe utzi eta bidaia alferrik eginarazi diete, Manexen leku aldaketaz aurretik ez baitzieten esan eta Chateaurouxen bertan jakinarazi zieten Zubiaga dagoeneko ez zegoela bertan. Algortarra
Lexuri Gallastegirekin batera epaituko dute Madrilen. Berangoztarra
abuztuaren 9an espainiaratu zuten kargako hegazkin militar batez eta ondoren Soto del real espetxera eraman zuten. Bertan isolamendu moduluan
bakartuta dago. Bestalde, pasa den ostegunean, irailaren 6an,
Urtzi Muruetak bete zuen Estatu frantsesean zeukan zigorra baina kaleratu beharrean onartua duen estradizioa exekutatu zain geratu da
preso prebentibo egoeran.