Gazte bat atxilotu dute Areetan denda batean lapurtu duelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 10a, 13:24

Ertzaintzak C.G.B. 18 urteko gaztea atxilotu zuen Areetan pasa den asteazkenean, irailak 5, Andres Larrazabal kaleko informatika denda batean lapurtu zuelakoan. Herrizaingo Sailak zabaldutako informazioaren arabera, lapurreta goizaldeko 2:30ak aldera jazo zen. Ertzaintzak ez du azaldu gertatutakoa norbaitek egindako deiarengatik, patruila-autoren batek ikusita edota beste funtzioak dituzten kalez jantzitako poliziek abisatuta ezagutu zuten, baina ertzainak dendara ailegatu eta erakusleihoa apurtuta ikusi ostean inguruetan miaketa egin zutenean, oraindik ustezko egilea hortik "ihesean" zebilen, bizikletaz. Klub kalean geldituta, C.G.B. susmagarria atxilotu zuten ertzainek eta ondoren "lapurtutako gauzak berreskuratu" zituzten. Polizien arabera, gazteak ihesean ezkutatutako harrapakina hainbat periferikoz osatuta zegoen: entzungailuak, USB portuko kable bat eta iPod musika erreproduktore bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun