Getxoko Udalak Algortako
aita trinitarioek Madagaskarren duten proiektu bati eman dizkio uztailean Getxoko Kultur Etxeak burutu zuen
II. Elkartasuneko Bigarren Eskuko Liburu Azokan bildutako 6.058 euroak. Diru-emate ekitaldia pasa den asteazkenean, irailak 5, egin zuten Algortako Villamonte kultur etxean Imanol Landa alkateak eta trinitarioen hiru ordezkarik. Bertan, Landak txeke erraldoia eman zien Felipe Bustinza Madagaskarreko proiektuaren koordinatzailea, Martin Barayazarra Trinitarioen Ordenako aitaburua eta Jule Urrutia Algortako Trinitarioen kooperazio arduradunari. 6.058 euroak Madagaskarreko Tsiroanomandidy lurraldeko Ambohidahy-n herrian abeltzaintza eta nekazaritza arloetan heziketa profesionala emateko zentroa eraikitzeko baliatuko dutela esan zuten aita trinitarioek. Alkateak, berriz, txekea eman eta gero, beste behin ere, laguntza jaso duen bezalako proiektuen bidez “Algortako aita trinitarioek, eta Getxoko auzokideek orokorrean egiten duten beharraren garrantzia” nabarmendu eta goratu zuen. Iaz Saharara bideratu zen liburu azokan lortutako dirua, 6.000 bat euro. Argazkian, Imanol Landa alkatea eskuman, ordezkari trinitarioei taloi ematen /
Getxo.net.