Urtzi Murueta espainiaratu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 11a, 21:40

Leioako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak atzo jakinarazi zuenez Urtzi Murueta gaur zen estraditatzekoa. Errepresioaren aurkako erakundearen arabera, espetxeko funtzionarioek atzo eman zioten Muruetari lekuz aldaketaren berri eta gaur arratsaldeko 2etan Espainiako Auzitegi Nagusiaren epaileen eskuetan geldituko dela esan zioten. Dena den, oraindik ez dago deklarazioari buruzko daturik. Halere, Leioako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak kontzentrazioa deitu du iluntzean, 20:00etan, herriko Boulevarden, "errepresioa salatu eta Urtziren askatasuna aldarrikatzeko". Urtzi Muruetak ostegunean amaitu zuen Frantziar Estatuan zeukan zigorra eta onartua zeukan estradizioa gauzatu arte badaezpadako preso gisa izan dute. Era berean, bihar, asteazkena, 20:00etan, Algortako Telletxe kalea eta Euskal Herriko etorbidearen arteko bidegurutzean, Manex Zubiagaren behin-behineko espainiaratzea salatuko dute kontzentrazio baten bidez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun