Atzo Akitanian atxilotutako ustezko ETAko kideetako bat
Saioa Santxez Iturregi berangoztarra dela zabaldu du gaur ordu txikietan EFE agentziak. Albiste agentzia horren arabera, Lozere departamenduko Chateneauf de Randone herrian atxilotutako neska hasieran
Amaia Alonso bezala identifikatu zuten arren, Polizia ezberdinek hatz markak datu baseetan aztertu ostean Saioa Santxez dela ziurta daiteke. Bestalde, UKBERRI.NETek jakin izan duenez, Santxezen atxiloketa dela eta gaur iluntzeko 8etan mobilizazio bat egingo da Berangoko Gudarien enparantzan. Santxez eta Asier Bengoa Lopez de Armentia astelehenean Dordoinan auto bat lapurtzen saiatu zirela diote polizia iturriek eta joan den larunbatean Capbretonen (Landak, Frantzia)
bi guardia zibilen kontra izan zen tiroketan parte hartu zuten ikertzen ari da Frantziako Polizia. Oraingoz, Mende komisariatik Montpellier-rekora lekuz aldatu dituzte Santxez eta Bengoa, egunean zehar inkomunikazio egoeran Pariseko epaitegietara eramateko. Bitartean, "El Mundo" egunkariak Santxez "guardia zibilak tirokatzearen susmagarri nagusia" dela dio.