Bilboko EDE Fundazioak eta Itzubaltzeta / Romoko Ziztu Bizian eta Algortako Eskubeltz eskaut taldeek kudeatuko dute Getxoko Udalak esleitu duen Areetako udal ludotekaren zerbitzua 2008an, ekimen horren lehenengo urtean, Eskubeltz elkarteak jakinarazi duenez. Aipatutako hiru talde kristau horiek Aisibizia Getxoko Aisialdiaren Taldeak elkartea osatu zuten zerbitzuagatik lehiatzeko eta dagoeneko iragarri dute beren helburua lortu dutela. Beste sei taldek zerbitzua kudeatzeko proposamen bana aurkeztu zuten, tartean Bizarra Lepoan Getxoko euskara elkarteak eta Urtxintxa astialdi eskolak. Udalak abuztuan kaleratu zuen zerbitzuaren 2008rako esleipen prozesua, gehienezko 58.000 bat euroko aurrekontua finkatuta. Dena den, lehiaketaren oinarrietan finkatzen da, kontratua beste urte batez luza daitekeela. Argazkian, Eskubeltz eskaut taldeak pasa den urriaren 6an ospatutako ikasturte hasierako irudi bat / Eskubeltz.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!