Anjel Figueroa Algortako preso politikoak pairatzen dituen gaixotasun kronikoak direla-eta eskatu zuen 92. artikuluaren aplikazioa ukatu egin dio Zaintzako Epaitegi Zentralak 2007ko uztailaren 31ko data duen ebazpenean. Gainera,
Etengabe bitakorak gogoratu duenez, Figueroaren osasun egoera data horretatik aurrera okerrera joan da eta abuztuan beste bi atake epileptiko izan zituen, tartean Txagorritxu ospitalera ingresatzera behartu zutenak. Egun, algortarra Langraitz espetxeko erizaindegian dago, ziegan beste preso batekin dagoelarik, eta jarrita duen tratamendua jarraituz, irailean zehar Gurutzetako ospitalera joan beharko duela hainbat kontsulta egitera. Bestalde, Askatasuna erakundeak salatu duenez,
Xabier Moreno preso sopeloztarra aspaldian kiste bat kentzeko dabilen arren oraindik ez diote kendu, "horrek hainbat arazo eragiten baditu ere".