Larunbatean egingo dute lasterketa nudista Barinatxen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 12a, 12:18

Euskal Naturista Elkarteak (ENE) antolatuta, larunbatean Patxi Ros sariaren IX. edizioa izango da Barinatxe hondartzan. Uribe Kostako kirol eta nudismoaren data garrantzitsu horretan dozenaka pertsona biltzea espero du antolakuntzak, izan ere, urrun gelditu da 1999ko 49 korrikalarien kopurua. Lasterketa 12:30ean hasiko da, izena ordu erdi lehenagotik aurrera -eta Internet bidez- eman ahal izango bada ere. Bai izena ematea, bai parte-hartzea doakoak izango dira. Ibilbidea Sopelatik Getxora egingo da, bost kilometroz, harea gogorretik, itsasbeherako orduetan. Umeen proba ere ordu berean hasiko da, baina ibilbide laburragoa izango dute txikiek, 2.500 metro hain zuzen. Argazkian, lasterketako artxibo irudia / ENE.

Lasterketak sei kategoria izango ditu: gizonezkoak, emakumezkoak, beteranoak (40 urtetik gorakoentzat) -gizon zein emakume- eta haurrak (14 urtetik beherakoak). Gainera, naturista bazkideentzat, dagokion txartelaren bidez kreditatuta, gizonezko eta emakumezko kategoriak bereizi egingo dira. Kategoria bakoitzeko lehenengo hiru postuetan klasifikatzen diren lasterkariek garaikur bat jasoko dute eta, gainera, parte-hartzaile guztiek opariak jasoko dituzte proba bukatzen badute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun