Era berean, emakume gazteentzako eta emakume etorkinentzako ikastaro berezituak ere jarriko dituzte martxan. Ikastaroen ardatzak Jabekuntza Eskolarenak berarenak izango dira: besteak beste, hezkuntza, trukea eta munduko beste emakumeekin elkartasuna.
Ikastaro arrakastatsuak
Parte hartzaileen artean izandako arrakasta dela eta, aurten honako bi ikastaro hauek egingo dira berriro: “Jende aurrean hitz egiteko teknikak” eta “Nitasun femeninoa”. Beste batzuk, berriz, berriak eta berezituak izango dira, tartean “Topaketa kontatuz”, Idoia Eizmendi Getxoko Udaleko Berdintasuneko teknikariak azaldu duenaren arabera, kultur arteko espazioa egungo literaturaren bitartez herbeste, bidaia, migrazio edo egokitze prozesuen esperientziak ezagutzekoa.
Argibide gehiago lortu nahi duten pertsonek Getxoko Udaleko Aukera Berdintasuneko Arlora jo dezakete, 944 660 130 telefono zenbakiaren, eizmendi[abildua]getxo.net posta elektronikoaren edo www.getxo.net web gunearen bidez.
Bihartik aurrera, osteguna, izena eman ahal izango da