Ostegunean, jardunaldiak irekitzen, Portugaleteko Elai-Alai taldeko Orfeon Jarrillero abesbatza izango da. Orfeoi hori 1990 urtean sortu zen tradizio familiarreko musikari eta konpositorea zen Alfredo Cobos Reimundez portugaletetarraren ekimenari esker. Taldearen lehenengo urteetan Cobos zuzendari aritu zen eta, horren ondoren Fernando Aguadok hartu zuen lekukoa. Gaur egun, Orfeon Jarrillero orfeoiak gizonezkoen 35 ahots ditu eta bere errepertorioaren barruan besteak beste moteteak, abesti erlijiosoak, musika profanoa, habanerak, biribilketak, zortzikoak, operako piezak eta zartzuela herrikoienetakoak ditu baina, horiek guztiak gorabehera, euren espezialitate nagusia habanerak dira.
Bestalde, Marina Rossell itsas-abestien eta habaneren ahots handienetakoa da. 1976 urtean hasi zuen bere ibilbidean zehar artista katalanak hamabost bat lan argitaratu ditu. Ibilbide horretan Marina Rosellek oso ezagunak diren beste artista batzuekin abestu du, adibidez Georges Moustaki, Montserrat Caballe, Luis Eduardo Aute, Carlos Cano edo Pedro Guerrarekin, zein Tomatito gitarra-jole flamenkoarekin. Abeslari katalanak birak egin ditu Europan, Ameriketan eta Afrikan abestuz eta horietan ere arrakasta handia lortu du publikoaren artean.
Lehorreko habanerak
Amaitzeko, azken jardunaldian, Habaneras de Aguadulce taldea jardungo da Areetan. 1998 urtean sortu zenetik zazpikote horrek habanera ulertzeko era berria ekarri dio tradiziozko jenero horri, penintsularen itsasertzeko eta barrualdeko bere errepertorioko abestirik herrikoenei esker, baina baita lirika garaikideko konpositore espainiar eta hispano-amerikar handienen partitura konplexuei esker ere.