Imaz ez da lehiatuko EAJren buruzagitzagatik eta politika utziko duela iragarri du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 12a, 19:45

Josu Jon Imaz EAJren egungo EBBren presidenteak hainbat hedabidetara bidalitako erdarazko gutuna eta, beranduago, horren itzulpena euskaraz direla medio iragarri du ez dela EBBrako barne hauteskundeetan presidentziarako berriz aurkeztuko. Horretarako arrazoia, Euzko Alderdi Jeltzalearen barneko batasuna bermatu nahi izatea dela dio dokumentuan, azken barne hauteskunde prozesutik hona alderdian sortutako tentsioak, zatiketak eta diskurtso desberdinak alderdirako zein euskal gizarterako kaltegarriak izan direlakoan. Gainera, politika utzi eta lan profesionalera itzuliko dela jakinarazi du Zumarragakoak. Hartutako erabakia alderdiak pasa den astelehenean "aho batez" adostutako txosten politikoa publiko egin ostean jakinarazi du behin behineko EBBren presidenteak. Dokumentuak Estatuarekin euskal auzia adosteko proposatzen badu ere, erabakitze eskubidea bultzatzearen alde egiten du, nahiz eta Madrilekiko akordioa lortu ez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun