![](berrirudi/getxophoto-07.jpg)
Urriaren 5era arte izango da udalerriko 17 gune publikoetan
Getxophoto argazkigintza erakusketa,
Begihandi elkarteak antolatuta, Getxoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz. "Helburua espazio urbanoak erabilera kulturaletarako berreskuratzea da, bide batez, argazkigintza eta irudiarekin harremana duten ekintza desberdinak herritarrengana hurbilduz"; horrela azaldu du Imanol Landa alkateak. Getxophotok bi atal nagusi izango ditu: alde batetik, argazkiak egongo dira ikusgai aipatu guneetan (besteak beste fatxadetan, parkeetan, erakusleihoetan, plazetan, Algortako merkatuan eta Portu Zaharrarrean). Bestetik, gaur hasi eta irailaren 16ra bitartean, argazki jaialdia (erakusketak, proiekzioak, hitzaldiak...) egingo da Algortan, Jokin Aspuru Begihandiren eledunak adierazi duenez. Argazkian, Algortako metro geltoki sarreran jarritako irudia.