Bihartik aurrera Salsidu etorbidean trafiko aldaketak ezarriko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 17a, 09:50
Getxoko Udalak jakinarzi duenez, bihar, asteartea, sartuko dira indarrean hainbat trafiko aldaketa Salsidu etorbidean. Izan ere, “Salsidu etorbidean sarbide mekanikoak jartzeko” izeneko proiektuaren herri lanak egin ahal izateko, Salsidu etorbidean, Gaztelumendi eta Ollarretxe kaleen arteko tartean, trafikoko noranzko bakarra jarriko da ibilgailuentzat. Noranzko hori Ollarretxe kaletik Bolue kalerantz izango da. Getxoko Udalak bide-seinaleei adi egotea eta eragozpenak barkatzea eskatu du. Argazkian, Salsidun jarriko dituzten arrapalak irudikatzen duen muntaia digitala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun