Hurrengo lauhilekoan 13 ikastaro eskainiko ditu Getxoko Gazteria Zerbitzuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 13a, 20:40

Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak urteko azken lauhilekoan martxan jarriko dituen ikastaroen eskaintza kaleratu du: masaje, skate, Linux, blog, antzerkia eta kantua dira berrikuntza nabarmenenak. Guztira 13 ikastaro izango dira, 5 eurotan bakoitza eta, kasuak kasu, 8 eta 30 urte artekoei egongo dira zuzenduta. Besteak beste, patin gainean ibili nahi duten adin txikikoek gurasoen baimena aurkeztu beharko dute. "Aurrekoetan bezala, hizkuntza kontuan hartu da", udal iturrien arabera, eta ikastaro gehienak euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko dira. Mugikortasun eta entzumen arazoak dituztenei ere erraztasunak eskainiko zaizkie. Argazkian, 2006an egin zen blues eta jazz inprobisazio ikastaroa.

Koldo Iturbe Gazteria zinegotziak esan du hau ez dela gazteentzat duten eskaintza bakarra: “Laster Areetako ludoteka eta Algortako gaztelekuaren kudeaketa esleitzeko baldintzak prest egongo dira. Gainera, Getxoko Udalak eta udalerriko elkarte batzuek udan duten astiarako eskaintzaren ganeko hausnarketa egiten ari gara”. Ikastaroetarako izen-ematea www.getxo.net web gunean, Gazte Bulegoan (Algortako Tangora etxean), 944 910 114 telefono zenbakian, gaztebulegoa@getxo.net e-posta helbidean (izena, ikastaroa eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztu behar da) edo 667 600 740 telefono zenbakira mezua bidaliz egin dezakete interesdunek.

Informazio panelak

Bestalde, Udal Gazteria Zerbitzuak hainbat beka emango ditu udalerriko hainbat tokitan dauden 13 paneletatik 9 kudeatzeko. Neska-mutilei zuzenduta, enplegua, hezkuntza, asia, bekak, iragarkiak... eta beste hainbat gaiei buruzko informazioa eskaintzen da horietan. Aurreko ikasturtean egin bezala, jarritako 13 tauletako 9ren gestioa 14 urtetik gorako gazteen esku utziko da. Panelak Getxo I, Aixerrota eta Azkorri institutoetan, Azkorri eta Nuestra Señora de Europa ikastetxeetan, San Nikolas ikastolan, Getxo-Leioa Lanbide Hastapenerako Zentroan eta Gizarte Zerbitzuen menpe dagoen Familia eta Gazteen Programen egoitzan eta Fadurako Kiroldegiko egongelan eta igerilekuetarako sarreran daude. Sei beka ikastetxeetarako izango dira (470 euro); beste beka bat Fadurako kiroldegiko panelak gestionatzeko izango da (665 euro); zortzigarrena Getxo-Leioa Lanbide Hastapenerako Zentroko paneralako izango da (445 euro) eta azken beka Familia eta Gazteen Programen egoitzakorako (570 euro).

Koldo Iturbe Gazteria zinegotziak esan duenez, “beken sistemaren helburua gazteek informazioa erabiltzen ikastea da eta aldi berean informazio hori zabaltzeko ahalmen sozialak berenagatzea”. Horretarako, bekadunek astero Gazte Informazio Bulegora joan beharko dute iragarki-tauletan jarri beharreko informazioa hartzeko. Beren zeregina errazteko, ikastaro txiki bat ere izango dute gazteek. Bekak eskatzeko baldintzak Gazte Informazio Bulegoan eskura daitezke edo www.getxo.net webgunean. Eskaerak datorren irailaren 24tik 28ra aurkeztu beharko dira udaletxean edo Getxo, Areeta-Itzubaltzeta / Romoko eta Algortako herritarren arreta bulegoetan. Informazio gehiago 944 910 114 telefono zenbakian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun