Astelehenean hasi eta gaur 18:30ean jarraituko dira Leioako Udondo auzoko jai laburrak. Ohiko txupinazo, meza, aurresku eta nagusientzako luntxa igarota, asteleheneko Los Cinco Bilbainos taldearen doinuek gaurko EH Sukarraren rockari, 23.00etan, eta Trikizioren erromeriari emango diete bidea, bihar gauean ska eta erromeria ere izango direla. Baina, Udondon badakite jaiak egunez ere ospatzen eta horren lekuko dira gaur 18:30ean hasiko diren haurrentzako jolasak edo beranduagoko haurrentzako animazioa eta txokolatada. Gainera, kontzertuaren atsedenaldian mozorro txapelketa eta karaoke lehiaketa egingo dute bi txosnetan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!