Bakailao lapikoen artean esango diete agur igandean Ondizko jaiei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 13a, 21:37

Bakailao lapikoen usain gozoa aukeratu dute Ondizen irailaren 7an hasi ziren Andra Mari jaiei amaiera emateko. Besteak beste, goizeko zortzietan abiatuko da igande honetan lehiaketa, 14:30ean lapikoak aurkezteko moduan egon daitezen. Sariak, berriz, 19:30ean banatuko dituzte, Tetaclak Frantziako taldeak eskainiko duen kontzertua tartean. 10:00etan abiatuko dira txistulariak kalejiran eta ondoren tiro saioa izango da Kurkudi zelaian. Beranduago, herri kirol erakustaldia ere izango da, eguneko lehenengo kontzertura arte luzatuko dena. Ordu batetan Mc Jeara's Band euskal taldeak joko du. Gainera, bazkalostean mus txapelketa antolatu dute. Argazkian, epaimahaikideek ez dute onartuko pil-pil eran egindako bakailaorik / Bergara.es.

Hona hemen eguneko egitarau osoa zehatz mehatz:

- 8:00 Bizkaitar erako bakailao txapelketa. Lursailen zozketa.
- 10:00: Txistularien kalejira.
- 11:00: Tiro-saioa Kurkudi tiro-eremuan.
- 11:30: Herri kirolak.
- 13:00: Musikale: Mc Jeara's Band (Euskal Herria)
- 14:30: Bakailao lapikoen aurkezpena.
- 16:00: Mus txapelketa
- 18:30: Musikale, Tetaclak (Frantzia).
- 19:30: Bakailao Txapelketako sari banaketa. Ondoren, erromeria.
- 22:00 Jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun