Leioako ezker abertzalearen oharra:
Iraila den arren, datorren asteburua jaiez gainezka datorkigu. Ostiralean eta larunbatean Udondoren txanda izango da eta Igandean Ondizeko makailuarena.
Ohartxo honen bitartez jai herrikoi eta partehartzaileen alde, Udondotik pasatzera animatu nahi zaituztegu. Urtero legez, bi txosna izango dira eta auzoko jai batzordeak egitarau polita antolatu du guztiontzat: kontzertuak, erromeriak, herri bazkaria, olinpiadak, haur jolasak... (ikusi nahi izanez gero egitaraua Kurkudin dago).
Igandean Ondizen ere geure lekua egitea lortu dugu, azken urteetan bezala Kurkuditik makailu txapelketarako talde bat osatu dugu eta asteazken arratsalde arte izena emateko aukera dago (hamaiketakoa, bazkaria eta merienda, 20 euro), bazkaltzera etorri ezin bazara partzelatik pasa zaitezke pintxoren bat jaten eta zerbait edaten.
Besterik gabe, jaiez gozatu eta laster arte.
Leioako ezker abertzalea
Oharra: jaietan ere (bereziki Ondizen) Putxerazoaren kontrako kamiseta jarri!!!
Leioako ezker abertzaleak dei zabala egin die leioaztarrei asteburu honetan Udondo eta Ondiz auzoetako jai eta bakailao lehiaketan, hurrenez hurren, parte har dezaten. Ezker abertzaleak ohar baten bidez egin du dei hori eta bertan goraipatu egin du Udondoko auzokideek "jai herrikoi eta partehartzaileen alde" egindako apustua. Ordainean edo, apustu hori ere egitea eskatu die leioaztar guztiei bertako jai batzordeak diseinatutako "egitarau polita" dela medio: "kontzertuak, erromeriak, herri bazkaria, olinpiadak, haur jolasak...". Horregatik ostiralean zein larunbatean pasatzera animatzen du jendea. Igandean, berriz, Kurkudi kultur taldeak Ondizko bakailao txapelketarako antolatutako taldea bisitatzera animatzen du. Azkenik, kultur ekimena aldarrikapen politikoarekin uztartu nahian, "putxerazoaren kontrako kamiseta" janztea eskatu dute. Argazkian, "putxerazoaren" aurkako kanpainako irudi bat.