Manex Zubiaga Algortako preso politikoa herenegun, asteazkenean,
eraman zuten Espainara sei hilabeterako, Xabier Abaunza eta Juan Ramon Karasatorrekin batera, Madrilen epaiketa batean agertzeko (Poliziak grabatutako bideoa sareratu du
Etengabek). Herrian kontzentrazioa egin zen (argazkian), egun horretan bertan, Telletxen, "errepresioa salatu eta Manexen askatasuna aldarrikatzeko", Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bidez zabaldutakoaren arabera. Atzo goizean, berriz, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik pasatu zen Zubiaga. Orain Soto del Real espetxean dago, 7. moduloan. Algortarra
Lexuri Gallastegirekin batera epaituko dute Madrilen. Berangoztar neska
abuztuaren 9an espainiaratu zuten kargako hegazkin militar batez eta ondoren Soto del real espetxera eraman zuten. Bertan isolamendu moduluan
bakartuta dago.