Algortako batzoki aurrean 50 lagunek salatu dute Donostiako "sarraskia"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 14a, 17:13

Askatasunak egindako deialdiarekin bat eginez, Uribe Kosta eskualdean ere dozenaka lagun elkartu ziren atzo EAJren egoitzen aurrean, pasa den igandean Donostian presoen aldeko mobilizazioan ziren hiritarren aurka Ertzaintzak eginiko "sarraskia" salatzeko. Besteak beste, Algortan 50 lagun bildu ziren "PNV Espainiaren morroi" pankarta eta ikurrinekin (argazkian), errepresioaren, Ertzaintzaren eta EAJren kontrako leloak oihukatuz. Ertzainek distantzia batetik kontrolatu zuten enkartelada, baina ez zuten bestelako eragozpenik jarri, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez adierazi duenez. Era berean, Leioan 54 pertsona elkarretaratu ziren, Berangon 28 eta Erandion 25. Besteak beste, Itzubaltzetan ere kontzentrazioa egin zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun