Sopelako Segurtasun arloak patruila-auto hibridoa, hau da, gasolinarekin ibiltzearekin batera, elektrizitatea ere erabiltzen duen kotxea erosi berri du, "ingurumenaren jasangarritasuna zaintzeko asmoz". "Gutxiago kontsumituz gain -5 litro 100 kilometroko- gutxiago kutsatzen du, bai alde akustikoan, bai isurtzen duen CO2 kopuruari begiratuta", azaldu zuen atzoko agerraldian Jose Landaluze Segurtasun zinegotziak. Autoaren kostuari dagokionez, "ezaugarri berdinak dituen beste ibilgailu batena bezalakoa" izan dela adierazi zuen udal agintariak: 28.000 euro inguru,
Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) emandako diru-laguntzaz ordaindua, argitu zuenez. Halabaina, zera azpimarratu zuen ondoren Landaluzek: "Kontutan hartu behar dugu oraingo honetan autoaren prezioa areagotu egin dela udaltzaingo-ekipamendua barne hartu izan duelako". Honda Civic Hybrid modeloko patruila-auto berria kaleetan zehar ibiliko da gehien bat, horregatik "ibiltzen egongo den denboraren %80 elektrizitatea erabiliko du", argitu dute. Argazkian, udal agintari eta udaltzainak patruila-auto hibridoa alboan dutela /
Sopelana.net.