Aurreko edizioetan bezala, irailaren 16an eta 22an Algorta eta Areetako erdiguneko zenbait kale moztu egingo dira trafikorako, Europako Mugikortasun Astearen harira. Algortan Torrene, Telletxe, Amesti, Juan Bautista Zabala, Algortako Etorbidea, Andikoetxe eta Andres Kortina kaleetatik ezin izango da autoz ibili; ezta Areetako Kale Nagusia, Arramendi, Zalama, Bidebarrieta, Bidearte, Santa Ana, Laguntasuna, Jolastokieta eta Negubidetik ere. Getxoko Udalak gogoratu du aipatu egunetan ezin izango dela autoa kale horietan aparkatuta utzi eta, horregatik, gidarien laguntza eskatu du autoak aurretik ken ditzaten, "bestela garabiak eramango baititu". Bi egun horietan, besteak beste, patin eskola, ping-pong, mini-basket, bizikleten mailegua eta puzgarriak izango dira. Gainera, igandean bertan, bizikleta ibilaldia egingo da, eguerdiko 12etatik aurrera eta irteera eta helmuga Areetako Xake plazan izango da. Irailaren 22an, ordu berean, patinez egingo da ibilaldia, Areetatik Algortara (joan-etorria). Argazkian, aurreko edizioetako batean egindako bizikletada.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!