Astelehenetik aurrera EHUko ikasleek matrikula egin ahal izango dute Internetez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 15a, 15:30

Automatrikula epea hasiko da EHUn etzi, astelehena, irailak 17, eta ikastegietako informatika geletaraino aurrez jakinarazitako egun eta ordu zehatzetan joan ordez EHUk, bere administrazioa XXI mendera ekarriz, bestelako proposamena egin die lehenengo maila gainditu duten 40.000 bat ikasleei: norberak bere automatrikula egiten jarraitzea, baina bakoitzaren etxetik. Izan ere, irailaren 28ra arte, horrela nahi duten ikasleek matrikula edozein lekutatik egin ahal izango dute Interneten bidez. Gainera, sistema berria erakusteko, EHUk Interneten bidezko automatrikulari buruzko bideo bat prestatu du. Bideoa Unibertsitatearen webgune ofizialean ikus daiteke. Bertan pausoz pauso azaltzen da ikasleek matrikula egiteko jarraitu behar dioten prozedura.

EHUko ikasle guztiei posta elektronikoko helbide bat ematen zaie eta zenbait gestio egin dezakete Interneten bidez, hala nola notak, zenbait eskaeraren egoera (bekak, baliozkotzeak...; ordutegiak eta irakasleak eta azterketen datak ikusi edo titulua eskatu, besteak beste. Horrezaz gain, Campus birtualaren bidez ikasgaiak egin edo irakaskuntza presentzialaren laguntza jaso dezakete; wifiren bidez EHUko edozein ikastegitatik konektatu eta ikasle bakoitzak daukan biltokian fitxategiak gorde ahal dituzte.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun