Maite Vicuña Euskal Naturista Elkartearen (ENE) presidentea pozik agertu da edizio honek herritarren artean jaso duen babesagatik baina eguraldiarekin banatu du meritua. ENEko kideez gain, udal ordezkariak ere izan dira, sari emanaldia egiteko. Josu Landaluze alkateordeak eta Naiara Ibarzabal zinegotziak garaikurrak, opariak eta Almerian eta Kanaria irletako zentro naturistetarako egonaldiak banatu dituzte.
Aipatzekoa da korrikalarien gehiengoa bertakoak izan badira ere Aragoi, Alemania, Frantzia, Italia eta Herrialde Katalanetatik etorri dira hainbat partaide, urrunena Txiletik etorritakoa. Guztiek bertakoak zein etorritakoak petoren ordez azal gainean markatu dute zegokien zenbakia.