Axpuru kultur elkarteak antolatuta, VIII Nekazaritza Ekologikoaren Azoka hartuko du bihar, igandea, Astrabuduako Jose Andres Mendiguren plazak. Goizeko 10etatik aurrera, astrabuduarrek eta horrelakoetan agertzen ohi diren bisitariek aukera izango dute era ekologikoez egindako txakolina, gazta, ogia, txerrikiak, eztia, baratxuriak, barraskiloak edota barazkiak bezalako produktuak gertutik ikusi, erosi eta dastatzeko. Bigarren urtea izango da eskaintzen diren produktu guztiak ekologikoak izango direna, iaz erabaki baitzuen elkarteak baldintza hori ezartzea, euskal kultura eta euskara bultzatzeko jaiari beste eginkizun sozial gehiago eman nahian, elikagaien ekoizpenean toxikoak alde batera uzteko garrantzia ezagutaraziz eta ekoizle txikiei merkatura heltzea errazten. Azokarekin batera hainbat kultur ekitaldi izango dira Jose Andres Mendiguren plazan, besteak beste,
Xabi Paya, Unai Iturriaga eta Amaia Agirreren bertso saioa, goizeko 12:30ean.