Beranduago, Limako proiektuaz aparte, oihanean dagoen Moyuhuamba herriko indigenek beren bizi baldintzak hobetzeko abiatutako ekimenekin kooperatu dute eta hortik baliabideak lortu dituzte ume ikasleek egoitza bat izan dezaten horrela bigarren hezkuntza egin ahal izateko; arazoak dituzten nekazariek jatekoa eskura dezaten emakume indigenen taldeek kudeatutako 800 herri jantokiak hornitzen doaz.
Pepe Romo Perualderen sortzaileetarikoak hainbatetan azpimarratu duenez, "lankidetza bitarikoa, bi norabidetan". Izan ere, hasieratik argi izan zuten ez zutela "giza laguntza" eman nahi elkartasun harreman bat mantentzea baizik. Horrela proiektuak sortu eta kudeatu peruarrek egiten dute eta Perualdek ahal duen heinean baliabideak bideratzen ditu.
Denboraren poderioz, Perualde ez da gelditu soilik Perun eta Filipinetan eta Indian hasi da ere bertako ekimenak sustatzen. Era berean, inmigrazioaren fenomenoari erantzunez, topaketa eta harrera eremuak sortzen hasi ziren orain dela urte batzuk, bertakoak, peruarrak eta ertamerikarrak, errumaniarrak, ekialdeko europarrak edota filipinetarrak batuz, integrazio soziolaborala helburu.