Getxoko turismo bulegoek ordutegia aldatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 17a, 09:43
Getxo udalerriko turismo bulegoak eta behin-behineko turismo informazio guneek beren ordutegiak aldatu dituzte gaurtik aurrera. Hortaz, ekainaren 15etik aurrera izan bulegoek izan dituzten udako ordutegiari bukaera eman diote. Hemendik aurrera jendeari arreta egiteko ordutegia honako hau izango da: Ereagan kokatuta dagoen Getxoko Turismo Bulego nagusiak astegunetan goizeko 9:30etik 14:30era eta arratsaldeko 4etatik 7etara egongo da zabalik. Larunbat, igande eta jaiegunetan, berriz, ordutegia 10:30etik 14:30era eta 4etatik 8etara izango da. Bizkaiko Zubiaren ondoan dagoen turismo bulego mugikorrari dagokionez, asteko egun guztietan 11etatik 2etara eta 4etatik 7etara zabalik izango da. Argazkian, Getxoko Turismo Bulegoaren ez ohiko irudia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun