Zailtasun bereziak dituzten pertsona batzuei lana topatzen laguntzeko, Getxo Ekinean III egitasmo berriak bi hezkuntza ziklo jarriko du martxan merkataritza-banaketa alorrean, okindendako saltzailea izateko, bata, eta urdaitegiko saltzaile gisa lan egiteko, bestea. Zikloek lan eta gizarte trebetasunak lortzeko hezkuntza teknikoa eta enpresetako praktikak eskainiko dituzte. Parte hartzaileek dirulaguntza bat edukitzeko aukera izango dute, beren familia eta zikloa batera eraman ahal izateko. Ikastaroetan izena emateko epea datorren irailaren 21era arte egongo da zabalik, kurtsoak urrian hasiko direla. Interesatuek argibide gehiago eska dezakete
Behargintza enplegu eta garapen ekonomikoko zentroan,
behargintza@getxo.net posta elektronikora idatziz, 944 660 140 telefonora deituz, edota Algortako San Martin kaleko 17 zenbakian bertan galdetuz. Getxo Ekinean III egitasmoa Getxoko Udalak abiatu du, Europako Gizarte Fondearen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Udalaren beraren dirulaguntzarekin. Argazkian, okin bat.