Getxoko Udalbatzak Terrorismoaren Aurkako Ituna babestea nahi du PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 17a, 10:40

Getxoko Alderdi Popularrak ETAk eginiko azken atentatuak salatzen dituen mozioa eramango du Getxoko Udalbatzaren hurrengo bilkurara, hileko azken ostiralean. Horren bidez, Udalbatzak berak ETAren ekimena gaitzetsi eta alderdi politikoak Terrorismoaren Aurkako eta Askatasunen Aldeko Itunaren inguruan batzea nahi dute popularrek. Marisa Arrue (argazkian) Getxoko zinegotzi bozeramailea izateaz gain, Getxoko PPren presidentea, Espainiako Kongresuko diputatua eta duela 15 egunetik aurrera erakunde horretako Kultur Batzordeko lehenengo presidente ordea ere badenak adierazi du alderdiek euskal gizartearen aurrean "terrorismoaren aurkako gaitzespen jarrera batua" erakusteko "behar demokratikoa" dutela. Arrueren aburuz, mozioa onartzekotan Getxoko Udalbatzak "herritar guztien gehiengoak duen iritzi eta pentsamenduarekin bat" egingo luke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun