Yoga euskaraz egiteko aukera eskainiko du Egizuk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 17a, 10:51

Egizu Getxo Euskaldun elkarteak yoga ikastaro euskalduna antolatu du, datorren urriaren 1ean abiatuko dena. Bizarra Lepoan euskara elkarteak eta udalerriko euskaltegiek osatzen duten Egizu elkarteak jakinarazi duenez, Getxo udalerrian euskaraz egin daitekeen yoga ikastaro "bakarra" da hori. Ikasturte osoan zehar, Hasier Rekondo irakasleak astelehen eta asteazkenetan arituko da gorputz eta erlaxazio ariketan sakontzen, 19:30etatik 21:00etara Algortako San Nikolas ikastolan. Ikastaroaren prezioa hileko 30 eurokoa izango da, baina berbalagunek, bazkideek eta ikastolako kideek bost euroko deskontua izango dute. Argibide gehiagorako edota izena emateko egizugetxo@yahoo.com posta elektronikora idatzi zein 619 935 541 telefonora eta deitu daiteke. Dena den, ikastarora edozein momentuan gehitu daiteke jendea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun