Tailerrean ezarritako lau alorrak lan egiteko (generoaren estereotipoak, ingurua zaintzea, irudi pertsonala, higienea eta osasuna, eta nutrizioa-elikadura-sukaldea) metodologia aktibo eta parte hartzailea erabiliko dute, begirale batek dinamizatutako saio praktikoekin.
15 plaza egongo dira eta izen-ematea Nagusien Etxean egin ahal izango dute interesatuek datorren irailaren 21a baino lehen, doan. Tailerraren iraupena 20 ordukoa izango da, bi orduko 10 saiotan banatuta eta Itzubaltzeta / Romoko Nagusien Etxean bertan egingo dute (Lope de Vega 12), astelehenetan 10etatik 12etara. Argibide gehiago 944 660 150 telefono zenbakian eska daiteke.