Itzubaltzetako Nagusien Etxearen XX urteurrena bideo batez ospatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 17a, 12:18

Datorren azaroaren 21ean Itzubaltzeta / Romoko Nagusien Etxearen sorreraren XX.urteurrena beteko dela ospatzeko zentroari buruzko bideo bat egiteko tailerra abiatuko dute urrian. Bideoak, DVD formatoan, zentroko erabiltzaileen testigantzak edukiko ditu, Nagusien Etxeak izan duen eboluzioa eta etorkizunerako dituen aurreikuspenak bertan kontatuko dituztela. Era dinamikoan, zentroak dituen zerbitzuak, azpiegiturak eta antolatzen dituen ekitaldiak batu eta ezagutzera eman nahi dituzte. Tailerraren iraupena 8 ordukoa izango da, bi orduko lau saiotan banatuta. Tailerrean Nagusien Etxeko bazkideek hartu ahal izango dute parte. Izen-ematea doakoa izango da eta datorren irailaren 24ra arte egongo da zabalik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun