Getxoko
Txorimalo gaztetxeak datorren urriaren 12an Donostiara joateko deia egin du, bertan
Falange alderdi faxistak deitutako manifestazioaren aurka jarduteko. Algortako Gazte Asanbladak gaztetxearen bitakoran egindako deian, AGAk gogoratzen du Hispanitatearen Eguna Euskal Herrian ospatzeko autobusak antolatu dituztela bai Falangek eta baita
Combat Españak ere, azken erakunde horrek bide zuzena egingo ez duten autobusen dela medio. "Ez utzi zure bandera erretzen jarraitzen, ez utzi zure aberria iraintzen" dio, besteak beste, Txorimalo gaztetxearen erdarazko oharrak. "Ez dago aitzakiarik, urriaren 12an, guztiok Donostiara. Faxistak kanpora! Etsaiari hortzak erakutsi!" gaineratu dute Algortako okupazio mugimendukoek. Era berean,
Sare Antifaxistak eta
Gipuzkoako Iratzarri Aralarreko gazteriek ere deitu dute Donostiara "faxistei aurre egitera". Argazkian, hainbat faxista Iruñetik paseatzen "Nafarroa Espainia da" lelopeko manifestazioan / Txorimalo gaztetxea.