“Zutabe” ETAren aldizkariak banatuz erakunde hori lagundu egin zutela egotzita, Erandioko auzokidea den Erika Bilbao eta Bizkaiko beste zortzi gazte epaituko dituzte ostegun honetan, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Penaleko Bigarren Aretoan. Auziperatu guztientzako seina urteko espetxe zigorra eta 1.800 euroko kalte ordaina eskatu zuen urtarrilean Jesus Alonso fiskalak eta, agentzien arabera, kasuko fiskal berriak, Olga Sanchez, espetxe zigor bera eskatu du. Urtarrilaren 11n epaiketa bertan behera gelditu zen akusazioaren aldeko lekukotasuna eman behar zuten hainbat polizi epaiketara joaterik ez zuelako izan, tartean Afganistanen zebilen bat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!