Dantza jardunaldiak egingo dituzte Itzubaltzetan abenduaren 26tik 30era

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 5a, 14:22

Getxodantzan 07 izeneko jardunaldiak antolatu ditu Getxoko Dantza Elkarteak urteko azken asterako. Iaz hasitako bideari jarraituz dantza ikastaroa bereziak eskainiko dira abenduaren 26tik 30era bitartean Itzubaltzeta / Romoko Gobela polikiroldegian, La bitacora de la bailarina blogak zabaldutako egitarauaren arabera. Besteak beste, jardunaldietako ikastaroetan Ana Maria Lebrero, Blanca Arrieta, Rebeca Falcon eta Maria Martin dantza irakasleek jardungo dute. Dantza klasikoa, dantza garaikidea, jazz dantza eta flamenkoa modu trinkoan eta goi mailako irakasleekin lantzeko aukera eskainiko dute Getxodantzan jardunaldiek. Jardunaldien prezioa 75 eurokoa da, baina Getxo Dantza elkarteko zein Getxo Kirolen bazkideek 60 euro besterik ez dute ordainduko.

Getxodantzan ekimenaz gain, Getxoko Dantza Elkarteak hainbat jarduera buruzten du urtean zehar. Ezagunena Nazioarteko Dantza Eguna ospatzea da, 2004tik aurrera baitihardu horretan, Algortako San Nikolas plazan eta Getxo Antzokian hainbat ikuskizun prestazten dituela urtero. Era beran, Algortako Villamonte kultur etxean Dantza ikerketa eta dokumentazio zentroa ireki du, bertan, liburuak, DVDak eta fitxategiak kontsultatu daitezkeela. Horrekin batera, "Dantza Koadernoak" erdarazko bilduma abian jarri dute, lehenengo liburua, "Gestion y danza" izenekoa, jada argitaratu dutela.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun