Berlinen joko du bihar Standard talde getxoztarrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 18a, 17:31

Popkomm Azoka Diskografikoaren XIX. edizioa ospatuko da Berlinen bihartik ostiralera bitartean, eta lehenengo jardunaldiari ekiteko, gertu gertuko musikaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Standard taldeak ohi duen dance-rock geldiezinari ekingo dio (ingelesez abesten dute), Soda Club ezagunean, "Pop Sounds from Spain" izeneko kontzertuaren barruan. Taularatzen bigarrenak izango dira getxoztarrak Lamatumbaren ostean eta Nena Daconteren aurretik: 22:30ean igoko dira oholtza gainera. Korrontzi talde euskaldunak, berriz, "Celtic Sounds from Spain" izenburupean antolatutako kontzertuari hasiera emango dio, Faltriqueira eta Berroguetto galizarrekin batera egingo dutena. Emanaldiak ordubete iraungo du eta Palais Aretoan izango da, 21:00etatik aurrera. Berlingo Popkomm mundu mailako industria musikalarentzako erreferentea da, antolatzaileen hitzetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun