Jaon den larunbatean, irailak 15, hasi zen Barrikako Tenis Irekia, eta igande honetan bukatuko da finalekin. Txapelketan Bizkaiko, Gipuzkoako eta Santanderreko 60 jokalariek parte hartzen ari dira. Horrenbestez, faboritoen artean dira Josu Ortiz de Zarate, gizonezkoetan eta Leire eta Natalia Martinez, emakumezkoetan, antolatzaileek adierazi dutenez. Hala ere, ezin ahaztu Barrikako Tenis Klubeko etorkizuneko jokalariak: Leire Alberdi, besteak beste. “Taldeako onena da eta horrexegatik itxaropen guztiak jarri ditugu Leirerengan”, azaldu du Alberto Vidal klubeko entrenatzaileak. Iratxe Diaz jokalari bikaina ikusteko aukera ere badago lehiaketan, Euskal Autonomia Erkidegoko irabazlea izan ondoren, eskola kategorian, federatuetara egin du salto azken horrek. Argazkian, Barrikako Tenis Klubeko hainbat jokalari entrenatzen.