Berangoko Udalak urrian emango die hasiera 2007-2008 ikasturteko kultur eta kirol jarduei. Besteak beste, zurgintza, altzarien zaharberritzea, tai ji, areto dantzak edota euskara eta ingelesa ikasteko aukera izango dute nagusiek. Txikiek, berriz, antzerkia, ingelesa eta dantza modernoa izango dute aukeran. Bestalde, gimnasia, areto dantzak, erlasaxio eta informatika tailerrak antolatu ditu, 60 urtetik gorakoentzat, Berangoko Nagusien Etxeak. Horretaz gain, hilabeteko azken ostiraletan hitzaldiak eskaini eta txangoak ere egingo dituzte. Emakumeen Kultur Elkarteak ere hainbat jarduera (gimnasia, aerobic, pilates, yoga, eskulanak, areto dantzak...) antolatu ditu. Azkenik, Karabiazpi jubilatu eta pentsionisten elkarteak herri bazkaria egingo du Artxandako Leon Jatetxean, urriaren 4an, 14:30ean. Prezioa 12 eurokoa da. Parte hartu nahi duenak udalerriko nagusien etxean edo Kultur Etxean izena eman behar du, urriaren 1era bitartean. Bazkaldu ostean, opariak zozketatuko dira. Bazkarira joateko autobusak Elexaldetik irtengo dira 12:30ean. Azkenaldian, modan dagoen pilates egiteko aukera izango dute Berangoko emakumeek.