Sopelako Munarrikolanda Mendi Taldeak Otsagabiara (Nafarroa) egingo du irteera asteburu honetan, irailak 22 eta 23. Ekimenak bi ibilbide ditu barne: Iratiko oihana eta Otsogorrigaina, Otsogorritxipi eta Lakartxelako mendi gainak. Biak 8 edo 9 ordu ingurukoak. Interesatuek taldearen web orrialdea bisitatu, www.munarri.com, edo mezua bidali dezakete munarrikolandamt@vodafone.es e-posta helbidera. Munarrikolanda irabazi asmo bako kirol elkartea da; taldearen helburu nagusia Sopelako eta Uribe Kostako mendi jarduera bultzatzea da. Taldekideen iritziz, "mendi, baso eta naturaren bidez, adiskidetasun eta elkartasun balioak zein ingurumenarekiko begirunea zabaltzen baitira". Argazkian, Munarrikolandako mendizaleek igaz Autza (Nafarroa) egindako txangoa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!